EHUko Ingenieritza eskolan sariak jaso dituztelako, Nora Carreira Egurza (Ingeniaritza Mekanikoa) eta Haizea Alkain Alonso (Industria eta Automatika Ingeniaritza Elektronikoko Gradua) gure ikasle ohiri, Zorionak!!!

Nora Carreira Egurzak, emaitza bikainekin amaitu du Ingeniaritza Mekanikoko Gradua eta, horren ondorioz, honako sari hauek jaso ditu:

  • Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak ematen duen bere promozioko Espediente Onenari Aparteko Saria.
  • UPV/EHUren Bikaintasunezko Graduatuaren aipamena, graduko ikasgai guztiak lehen deialdian gainditzen dituzten tituludunei ematen zaiena.
  • Caixabank/Microsoft Ibérica Wonnow Saria.

Haizea Alkain Alonsok, honako saria jaso du:

  • Bikaintasunezko Graduatu saria Industria eta Automatika Ingeniaritza Elektronikoko Gradua amaitzean. Aintzatespen hori graduko irakasgai guztiak lehen deialdian gainditzen dituzten pertsonei ematen zaie.

Zorionak bioi!!!!