Aiete Ikastetxeko LH 5. mailako ikasleak Luberrira etorri dira, DBH 3. mailako Zientzia tailerreko ikasleen zientzia erakustaldia ikustera.
Guztira 5 esperimentu egin dituzte: elefanteen hortzetako pasta, su artifizialen tailerra, likido ez-newtondarra, elur faltsua eta Chupa Chups-arekin kolore aldaketa.
Horretaz gain laborategia bisitatzeko aukera ere izan dute. Luberrirekin lehen kontaktua izan da LH5ekoentzat eta
3. ebaluaketan zehar landutako zientzia proiektua praktikara eramateko aukera paregabea DBH3koentzat.





