NINA LOPEZ RODRIGUEZek, DBHko 1. mailako ikasle urnietarrak, bere herriko Udalak urtero antolatzen duen On Manuel Antonio Antia Literatur Lehiaketan parte hartu eta lehenengo saria irabazi du.

Aurtengoa XXVIII. edizioa duen literatura-lehiaketa honek bi kategoria ditu: haurrena eta gazteena. Ninak bigarrenean parte hartu du —12tik 16 urtera bitarteko gazteen mailan— eta, kategoriako gazteenetakoa izan arren, berak idatzi eta lehiaketara aurkeztutako Amesti ipuinak irabazi du lehenengo saria.

Maiatzaren 6an Urnietako Sarobe Aretoan izandako sari-banaketa ekitaldian jasotako sariaz gain —500 euro eta oroigarria—, Ninak bere lana liburu batean argitaratua ikusteko aukera izango du, lehiaketan saritutako gainerako lanekin batera.

Zorionak, Nina!!!