Atzo bertan txalaparta ikastaroa hasi genuen! 
Zurartean Elkartearen eskutik DBH4ko musika hautazkoko ikasleok eta ZIG gelakoek  3 aste iraungo dituen ikastaro hau egingo dugu. 
Atzokoa lehenengo saioa izan zen. Lehenengo zatian, oso aurkezpen interesgarria egin ziguten instrumentuaren jatorriaren hipotesiak eta garapena modu erraz eta ulergarri batean azalduz. Bigarren zatian, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers txalapartariek emanalditxo bat eskaini ziguten mota ezberdinetako obrak interpretatuz: saio tradizionala, hirukoketa idatzia, kaleko saioa, saio inprobisatua, eta  Intza, Santur (bideoa) eta Alboetan obrak.
Gaur lehenengo klase praktikoa tokatzen da Sergio Lamuedrarekin.
Gure arbasoengandik jaso dugun instrumentu eder hau jotzeko prest gaude!!!
<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/akaZueY0N_k" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>