2112 Produkzioak taldearen eskutik, DBH 2ko ikasle guztiek Sekretu polita antzezlana ikusteko aukera izan dute. Hemen ikasleek egindako obraren sinopsioa, obran esan diren esaldi esanguratsuenak eta iritzi pertsonalak. 

Sinopsia

Autobus geltoki batean, armairuan dauden bi pertsona trans elkartzen dira. Gizonezko sexu biologikoa duena emakumezkoa sentitzen da. Bestalde, emakumezko sexu biologikoa duena gizon bat bezala jokatzen du. Lehendik ezagutzen zirelataz konturatzen direnean, eta beraien artean hitz egin ondoren, erabaki garrantzitsu bat hartzea erabakitzen dute. 

Obran esan diren esaldi esanguratsuenak:

“Pailazoak ez dira pailazoz janzten, pailazoak dira”.

“Nahiago dugu gure semea lurperatu marikoia izatea baino”.

“Ez naiz mozorrotzen, ni neu naiz”.

Iritzi pertsonalak:

Mezua polita iruditu zaigu.

Pertsona transentzako lagungarria iruditu zaigu.

Oso ondo irudikatzen du errealitatea. 

Hobetzekoak:

Dekorazio oso xumea.

Oso estatikoak izan dira hainbatetan, mugimendu gehiago eskertuko genuke.