DBH1eko Ikusentzun Tailerreko ikasleak Photomuseum – Argazki & Zinema Museoan izan dira.

Erakusketa Iraunkorra ikusi dute: aurreargazkigintza (jostailu optikoak, taumatropoak, zootropoak, linterna magikoak, etab.), argazkigintzaren teknikaren bilakaera ( dagerrotipoetatik hasi eta argazki digitaletaraino) eta argazki generoak.

Bisita aberasgarria eta biziki interesgarria izan da.