Antigua-Luberri BHI ikastetxean bi musikariren bisita izan dugu azken asteazkenetan: Joseba Irazoki eta Jurgi Ekiza. Biak Euskal Herrikoak, euskaldunak eta lehenengo mailako musika-profesionalak.
Musika irakasgaiko ikasleek, ZIG gelakoek eta irakasleek haien hitzez eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu. 
Nahiz eta bi ibilbide eta proposamen musikal ezberdin erakutsi,  Joseba eta Jurgiren artea euskal kuturaren iturritik jaioak dira, bi euskalki ederretan eginak eta biak gitarra elektrikoan eta ahotsean oinarrituak.
Guretzat luxua izan da zuzenean musikari-artista hauekin denbora pasatu izana, zuzeneko azalpenak, zuzeneko musika.
Mila esker Joseba eta Jurgi erakutsi diguzuen hurbiltasun eta profesionaltasunarengatik!!!!