L5 Guraso Elkarteak urtero antolatzen du erabilitako liburuak elkarren artean trukatzeko eta familiei liburuetako gastuak arintzeko.
Azken urteetan bezala, aurten ere Telegram aplikazioaren bitartez egingo dugu.

Hemen duzue datorren ikasturterako zuzendaritzak luzatu digun liburu zerrenda:

Liburuak zerrenda 22-23

Jarraibideak:

  1. Telegram app-a deskargatu zure telefonoan. (Ordenagailuan ere erabil dezakezu)

Liburuak eskaintzeko:

  1. Dagokizun taldean eskaintza egin:

Batxi 2    https://t.me/joinchat/QDZmJBgr-Bumj4FMycNrYQ

Batxi 1    https://t.me/joinchat/QDZmJBnIOb42WDUasjm6gw

DBH 4     https://t.me/joinchat/QDZmJB2NSe2OQL_Emef9eg

DBH 3    https://t.me/joinchat/QDZmJBqF77S2ELgBFl3V5Q

  1. Interesa duenak mezu pribatu bat bidaliko dizu.

Liburuak eskuratzeko:

  1. Zuri interesatzen zaizkizun liburuak igo dituenari, mezu pribatu bat bidali (taldearen informazio atalean, hartzailea aukeratu eta mezuaren ikonoan klik egin). Eta berarekin ados noiz, non, nola jasoko dituzuen.

OHARRAK:

  • L5 Guraso Elkarteak 10€-ko balioa eman ohi dio liburu bakoitzari. (bi aleko liburuak unitate kontsideratzen dira, beraz, 10€ guztira)
  • Liburuak eman/lortu bukatutakoan, taldean baja eman. Zuk idatzitako mezu guztiak ezabatuko dira.