L5 Guraso Elkarteak urtero antolatzen du, erabilitako liburuak elkarren artean trukatzeko eta, horrela, familiei liburuetako gastuak arintzeko.
Aurten ezingo dugu betiko moduan antolatu. Eta liburutruk ere, nola ez, ‘online’ egin beharko dugu.
Ikasleen arteko trukaketa errazteko, telegram aplikazioaz baliatzea erabaki dugu.

Jarraibideak:

  1. Telegram app-a deskargatu zure telefonoan. (Ordenagailuan ere erabili dezakezu, azalpenak dokumentu honetan)
    Liburuak eskaintzeko:
  2. Deskargatu emateko dituzun liburuen mailari dagokio zerrenda, markatu emateko dituzun liburuak eta gorde dokumentua:
  3. Batu maila horretako taldera hemengo url-a erabiliz:
    Truk DBH3      Truk DBH4       Truk Batxi1      Truk Batxi2      

    HAUTAZKO IKASGAIAK:
    DB3n eta DBH4n ez da aldaketarik egon, beraz, tailerrentzat ez da libururik behar (frantsesa ez delako atera)
  4. Bidali/igo gordetako zure zerrenda taldera. Interesa duenak mezu pribatu bat bidaliko dizu.
    Liburuak eskuratzeko:
  5. Zuri interesatzen zaizkizun liburuak igo dituenari, mezu pribatu bat bidali (taldearen informazio atalean, hartzailea aukeratu eta mezuaren ikonoan klik egin). Eta berarekin ados noiz, non, nola jasoko dituzuen.

OHARRAK:

  • L5 Guraso Elkarteak 10€-ko balioa eman ohi dio liburu bakoitzari.
  • Liburuak eman/lortu bukatutakoan, taldean baja eman. Zuk idatzitako mezu guztiak ezabatuko dira.