Bideo pare bat egin dituzte BATX 1eko KULTURA ZIENTIFIKOKO ikasleak. Hona hemen bideoak eta esplikazioa.

Ur oxigenatua molekula ezengonkorra da eta deskonposatu egiten da ura eta oxigenoa emateko. Prozesu hori oso exotermikoa da eta azkartu daiteke katalizatzailea (KI, potasio ioduroa) gehituz. Baina ur oxigenatuari detergentea gehitzean… ELEFANTEENTZAKO HORTZETAKO PASTA lortzen dugu.

Glukosa (txupatxusa) permanganato potasioari gehitzean, permanganatoa erreduzitzen da. Txupatxusa disolbatu ahala kolore aldaketak ikusiko dituzu.