Mikel Laboa eta bere ingurua ikasleen artean ezagutarazteko egitasmoaren barruan, pasa den astean Joseba Larratxe komikilaria izan zen DBH 2. mailako ikasleei “Ni ez naiz Mikel Laboa” komikiaren nondik norakoak azaltzen. Orain gure ikasleak lanean jartzeko garaia iritsi da!