Jakiundek antolatutako Jakin-mina 2018-2019 Gipuzkoa egitasmoaren deialdia eta egitaraua martxan aurten ere!
Jakin-minaren zortzigarren edizio honek hainbat kokaleku ditu, zikloaren arabera, baina ohi bezala ostiralez eta arratsaldeko 17:30etan eskainiko da.
Dakizunez, Jakin-mina DBH 4. mailako ikasleei zuzendua da eta ikastetxeko 4 ikasle aurkeztu daitezke 5 hitzaldiko ziklora.
Ikasleek 4 hitzaldietara etorri behar dute, gutxienez, ziklo amaierako ekitaldian parte-hartze ziurtagiria eskuratu dezaten.
 
Ikastetxean, orientatzailea eta 4DBHko tutoreen bidez kudeatuko dugu.

 

 DEIALDIA DOKUTEKAN IKUSGAI