Irati Jimenez idazle mundakarrak bisitatu zuen gure ikastetxea urtarrilaren 22an, eta batxilergoko bigarren mailako ikasleekin jardun zuen bere idazle ibilbideaz eta “Nora ez dakizun hori” eleberriaz. Idazlearen azalpena entzun ondoren, galdera-erantzunen txanda ere izan genuen. Irati Jimenezi eskertu nahi diogu gurekin azaldu zuen adeitasuna, oso saio interesgarria izan baitzen bertaratu ginen guztiontzat.