Ikus-entzunezko ikasgaian marketing munduaren gainean lan egin nahi genuenez, Donostiako Sustapenarenkin harremanetan jarriz, Aguinaga konpainiaren  proiektu bat proposatu ziguten. Proiektu horrek gazteen artean arrain kontsumoa sustatzea zuen helburu, KRISSIA konpainiaren produktu ezagunetakoaren bidez.

Lankidetza oso interesgarria izan da, bai Donostiako Sustapen arloarekin, bai Aguinagako kideerekin. Ainhoaren koordinapean, Iñigok lagundu digu ekintzaileen mundua ulertzen. Ainhoak talde lana eta arazoen aurreko jarrera baloratzen eta Javierren pentsamendu bisualaren gaineko azalpenekin gozatu genuen. Eta noski Aguinagakoak prozesuaren gainean eta amaieran bideak zabaltzen lagundu ziguten. Oso esperientzia ona izan da!

Eskerrik asko guztiei!

Gure blogeko lotura