Proiektua bigarren zikloan hainbat gai frantsesez egitean datza. Lehenengo zikloan frantses tailerra eskaintzen da, honek bi ordu astean suposatzen du, ikasleek erritmo mantso batekin hizkuntza pixkanaka, pixkanaka lantzen dutelarik. Bigarren zikloan jarraitu dezakete erritmo horrekin edo aukeratu erritmo azkarrago batekin ikastea.

Proiektuan frantsesez eskaintzen diren gaiek lan eta energia handia suposatzen dute, ez baitzaie ikasleei jarrera pasiborik eskatzen, baizik eta lanak egitea eta aurkeztea klase guztiaren aurrean, azterketak ere pasa beharko dituzte, hau dena beti frantsesez egingo dutelarik. Ahalegina handia da eta behar den maila ez duten ikasleek larritzeko arriskua izan ez ezik, besteen martxa oztopatzeko arriskua ere badago.  Ez da gomendatzen Euskal erkidegoko ofizialak diren hizkuntzekin zailtasunak dituzten ikasleak eleaniztasun esperientzia honetan sartzea.

 

FRANTSESEKO PROIEKTUAN ESKAINTZEN DIREN GAIAK

3DBH

Frantsesa (2 ordu)
Plastika (ordu 1)
Musika (ordu 1)
Balore etikoak (ordu 1)

4DBH

Frantsesa (3 ordu)
Balore etikoak (ordu 1)

Ikasketa plan hau ondorengo urteetan alda daiteke. Aurreko urtetako esperientziaren arrakasta ikusita, eskertuko da frantses pixka bat dakiten gurasoei beren seme-alabekin noizean behin frantsesez aritzea eta beren oporretako lanak gainbegiratzea.