Kaixo adiskide,
Urtxintxatik idazten dizugu sortu berri den egitasmo bat aurkeztuz. Kutxa Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, bideo laburren lehiaketa sortu dugu gazteek egunerokoan euskara erabili eta sare sozialak euskaraz kontsumitu eta sortzeko asmoarekin.
Egitasmo hau 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Zuen laguntza behar dugu informazioa zabaltzeko eta horregatik zuen inguruan zabaltzea eskertuko genizueke. www.urtxintxa.eus/zesatezue webgunean aurkituko duzue informazio guztia.

 

Zer da ZESATEZUE? egitasmoa?
12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko bideo lehiaketa da.

50€ daude saritan eta edozein gaztek hartu dezake parte.

1.- Bideoa Youtubera igo.
2.- Bideoaren izena: “ZESATEZUE: bideoaren izenburua
3.- komunikazioa@urtxintxa.eus emailera mezua bidali. Taldekideen datuak eta kontakturako telefono batekin.
4.- Sare sozialetan #zesatezue traolarekin partekatu.

Lehiaketaren GOMENDIOETAN dago ikusgai  informazio guztia.

LEHIAKETAREN OINARRIAK