Ekainaren 10ean, Frantseseko DBH2, DBH3 eta DBH4ko 63 ikasle eta lau irakasle, Baionan izan ginen “L’Atelier du Chocolat” bisitatzen. Txokolatearen prozesua azaldu ziguten frantsesez eta gero dastaketa bat eskaini ziguten. Ondoren Donibane Lohitzunera joan ginen. Bertan denbora librea eduki genuen bazkaltzeko eta ondoren ikasleak kaleko inkesta bat, frantsesez, eginez ibili ziren.
Eguraldi zoragarria egin zuen eta hondartzatik paseatzen ere gozatu genuen!