Euskaraz ondo pasatzeko eguna izan zen Aste Santuko oporren lehenagokoa Antigua-Luberrin. Firin Faran eguna festa bikain bihurtzen dute ikasle eta irakasleek urtero. Euskara gozagarri hartuta dantzan, kantuan, txisteak, kontatzen eta, batez ere, giro ederrean ondo pasatzen aritu ziren luberritarrak.

Ikasle guztiak lehiaren aitzakian aritu ziren nor baino nor Euskara Batzordeko ikasleek prestatuko probetan. Denak aritu ziren primeran eta, batez ere, giro ona izan zen nagusi.

Azpimarratzekoa da ondo pasatzeko gogoa eta bizkotxoak egiteko Antigua-Luberriko ikasleek erakutsi zuten trebetasuna. Lehia bizia izan zen.

Baina Firin Faran eguneko lehiaketako irabazleak DBH 1G, DBH 3 G eta DBH2 D gelakoak izan ziren. Saria jasoko dute berehala.

Giro bikainaren adierazgarri dira Amane Maritxalar ikasleak prestatutako bideo eta argazkietan nagusi diren irribarreak.

Firin Faran 2024