Antigua-Luberriko eko ordezkariak, DBH1eko lau ikasle eta DBH4ko bat, Donostiako udaletxean egon dira,
Eskolako Agenda 2030eko udal foroan. Bertan, institutura era jasangarrian etortzen jarraitzeko eta ahal
bada hobetzeko konpromisoa hartu zuten. Hori errazteko, ikastetxearen ingurua jasangarriagoa eta
seguruagoa egiteko eskatu zioten udal gobernuari: espaloiak zabaltzea edo kalea erdipeatonalizatzea;
institutu aurrean (Xalbador Bertsolarian) eta Azkue kalean oinezko pasabideak espaloien altuerara
igotzea; gure bizikletentzako eta dBizikoentzako aparkaleku gehiago jartzea; bidegorriak sarreretaraino
iristea; eta sarrera eta irteera orduetan garraio publikoa ugaritzea. Mugikortasun zinegotziak, Olatz
Yarzak, jadanik aurreko espaloia zabaltzeko proiektu bat badagoela erantzun zuen.
https://www.cristinaenea.eus/eu/berriak/11302-eskola-agenda-2030-ikasturtean-zehar-mugikortasun-
jasangarriari-buruz-eginiko-diagnostikoa-helarazi-diete-ikasleek-udal-ordezkariei