Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

 

Eguna ospatzeko helburuarekin, fisikako ikasgaian 2DBHn praktika berezi bat egin dute:

PRAKTIKA: erreakzio kimiko bat egin dute. Ozpina (azido azetikoa) eta sodio bikarbonatoa nahastean, karbono dioxidoa sortzen da eta horregatik puxika puztu egiten da.

 

Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, lau ikerketa zentro donostiar – Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC nanoGUNE eta CIC biomaGUNE – elkartu dira otsailaren 11 eta 15 bitartean publiko desberdinei zuzendutako aktibitatez jositako programazioa eskaintzeko. (Kontsultatu programazioa)

Jarraian aurkezten ditugun Amona´s Power eta “Zientzia bada nesken kontua” tailerretan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da:

+55  Amona’s power :Emakume helduei (+55) zuzendutako tailer honetan egunerokotasunean ezkutatzen den zientzia ezagutuko dugu, etxean zein lagun artean egin ahal izango dituzun esperimentuak azalduz.

Otsailak 14 Febrero, 10:30
Materialen Fisika Zentroa
Centro de Física de Materiales
(CFM)

NERABEAK / ADOLESCENTES. Zientzia bada nesken kontua: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra. Neskak “egun batez zientzialari” izango dira eta hainbat esperimentu nanozientifiko egingo dituzte.

Otsailak 15 Febrero, 16:00
CIC nanoGUNE