Arlo desberdinetako 5 emakume zientzialariekin WORLD-KAFE bat antolatu dugu ANTIGUA-LUBERRI BHI ikastetxean datorren asteartean, otsailaren 11ean, emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko.
Bertan, DBH eta Batxilergoko ikasleek emakume zientzialari hauekin talde txikietan hitz egiteko aukera izango dute, beraien jarduera profesionala ezagutu, emakume izateagatik eduki dituzten zailtasunei buruz galdetu, gaur egun ikertzen duten arloari buruz hitz egin, etab.

 

Parte hartuko duten zientzialariak Estefanía Carrasco García, Isabel López-Abadía, Eva Pérez Lorenzo, Inmaculada Ruiz Montesinos eta Ane Miren Zaldua Huici dira.

Informazio gehiago blog honetan
https://emakumezientzialariak.blogspot.com/