Urriaren 22an gure ikasle gazteenek lehenengo irteera egin dute Zestoara.

2 txandatan egingo da irteera hau: urriaren 22an, 1A, 1B, 1C eta 1E taldekoak; urriaren 25ean, 1D, 1F eta 1G taldekoak.

Zestoan bertan eguna pasa dugu Lili jauregia eta Ekainberri bisitatuz.

Bisitan zehar antzerkiaz, Historiaz, Ekainberrik antolatutako ehiza tailerraz, euskal ondareaz eta naturaz gozatu dugu, eta, nola ez, elkarrekin egon eta errutinatik atera izanaz.