Antigua-Luberriko ikastetxeko DBH4ko Musika Tailerreko ikasleak, DBH4ko Aniztasunekoak eta ZIG-gelako ikasleak eta irakasleak joan gara Musika dokumental bat Tabakalerara, Donostian aurten egin den 16. Dock of the bay jaialdiko “Ikusle Berriak” atalean parte hartuz.
“Europe in 8 bits” dokumental bat da eta chip musikaren unibertsoa aztertzen du. Musika korronte berri hori Europa osoan esponentzialki hazten ari da. Musika mugimendu honen artista protagonistek aurkezten digute nola berrerabili daitezkeen kontsola eta ordenagailu zaharrak, hala nola GameBoy, NES, Atari ST, Commodore 64 edo Amiga, soinu berri bat, erritmo moderno bat eta musika estilo berritzaile bat sortzeko gai diren tresna bihurtzeko. Hainbat artistak trebetasunak erakusten dituzte 80ko hamarkadako belaunaldikoen aisialdirako diseinatutako makina “mugatu” hauek instrumentu eta tresna grafiko harrigarriak bihurtuz. Artista hauek egindako musika interpretazio berri horrek ez du inor epel utziko.