Aurreko ekainaren 16an DBH DANTZAN 2023 ospatu dugu Zuloaga enparantzan (San Telmo ondoan). 
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin batera, Lauaizeta eta Antigua-Luberri ikastetxeetako DBH1eko ikasleek  parte hartuko zuten. 
Ordutebeteko emanaldian euskal dantza ezagun batzuk interpretatu eta gozatu egin genituen, bai ikasleek bai irakasleek. Ondoko ikastetxeko umeak eta kalean momentu horretan zebilen jendea ere gonbidatuak sentitu ziren; dantzaldian hainbat espontaneok parte hartu zuten gurekin batera.
Emaitza, zoragarria! Giroa, bikaina!
Ondorengo bideoan etorri ezin izan zenutenok zer ondo aritu ginen ikusteko aukera duzue.
 
 

DBH Dantzan