Bigarren Hezkuntzako eta baita ere Lehen Hezkuntzako ikasleengan sortzen ari den arazoari erantzuteko proiektua da. Askotan eskola ordutegitik kanpo suertatzen bada ere, eragin zuzena dauka ikastetxeko bizikidetzan.

Proiektuak bi estrategia metodologikoak biltzen ditu:

  • Ikasketa eta Zerbitzua
  • Berdinen arteko ikasketa

PROZEDURA

3DBHko ikasleek gaiari buruz prestakuntza jasotzen dute 4DBHko ikasleengatik eta haiek prestakuntza ematen diete (saio teoriko eta praktikoa) 1DBHko ikasleei.  3DBHko ikasle aukeratuak bolondresak izan behar dute.

HELBURUAK

  • Internet nolakoa den ezagutu
  • Sare sozialak modu egokian erabiltzeko tresnak eman
  • Arriskuak ezagutu, saihestu eta perfilak nola babestu ikasi