Aurreko ostiralean Batx2ko ikasleen agurra ospatu genuen liburutegian. 2013an Antigua-Luberrin hasi ziren ikasleak, 6 ikasturte ondoren 2019an Luberrriko etapa bukatu dute.

14:00etan liburutegian bildu ginen eta Zuzendariaren hitz batzuk entzun ondoren, bideo txiki bat ikusi zuten. Amaia Etxeberriak abesti polit bat abestu zuen gitarraren akonpainamenduarekin eta Manex Buenok pianoan pieza dotore bat jo zuen. Talde bakoitzeko diplomak banatu ondoren, ohorezko matrikulak atera dituzten 5 ikasleei aipamen berezia egin, argazkitxo bat atera eta lunch batekin bukatu genuen. 

OHOREZKO MATRIKULAK

MANEX BUENO, KANDELA BALLERINI, MAITE ERRASTI, ANA ISABEL URDAPILLETA, IRATXE ZUÑIGA

<iframe width="560" height="315" src="https://www.youtube.com/embed/XYcd162-Tjg" frameborder="0" allow="accelerometer; autoplay; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture" allowfullscreen></iframe>
“AGUR, AGUR BAI, LUBERRIRI, BAINA ONGI ETORRI HEMENDIK AURRERA DATORREN BIDE BERRIARI”