Datorren urtean proiektu berri batean sartuko da Antigua-Luberri BHI. Proiektu hau “Arratsaldeko arreta” deituko da eta helburua ikasleei aparteko eskaintza osagarri bat egitea da.

Eskaintza mota

  • Laguntza motakoak: Errefortzuak, Bidelagun, tutoretzak…
  • Sakontze motakoak: Matematika olinpiadak, irakurketa kluba…
  • Ludikoak: robotika, antzerkia…
  • Batzordeak: ikasle batzordea, ikasketa bidaiko batzordea…

 

Ordutegia

  • Klase ordutegia:
    • Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala: 8:00-14:00
    • Asteazkena: 8:00-14:30 (DBH4k 13:40 arte)
  • Arratsaldeko arreta:
    • Astelehena, asteartea eta osteguna: 14:45-16:15
    • Asteazkena: 15:15-16:45

 

Informazio gehiago

Zehazki zer eskainiko den eta ikasle bakoitzak zein tailer egingo duen irailean zehaztuko da. Parte hartzea ez da derrigorrezkoa izango salbuespenezko kasu batzuetan izan ezik.