Kaixo,

Txirain Elkartean argazki lehiaketa bat antolatu dugu eta uste dugu zuen ikastetxean dabiltzan hainbat zalerentzat interesgarria izan daitekeela

Gaia guztiz librea da. Muga bakarra: Argazkiak, geografikoki, Donostiako Antigua auzoan ateratakoa izatea  (P.K.: 20008, 20009, 20018)

Argazkiak aurkezteko epea: URTARRILAREN 12RA ARTE.
Oinarriak, sariak, argazkiak aurkezteko etab.: www.txirain.eus

Benetan, mila esker  zure  arretagatik.

Ondo-ondo izan!!

                                 Joseba Urzelai

                           Txirain Elkartea (943 31 28 54)

Oinarriak

  1.  Argazkiaren gaia: guztiz librea, baina Antigua auzoan aterata (Auzoa: 20008, 20009 eta 20018 P.K)
  2.  Partaide bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
  3. Argazkiaren ezaugarriak:
    • Fitxategiak jpg edo png formatuan egon beharko dira eta nahikoa da 2MB ingurukoa izatea
    • Koloretan zein txuri-beltzean.
    • Beste inon argitaratu gabeak izan beharko dute
    • Bidaltzaileak argazkien jabe izan beharko du eta haren ondoriozko ardura guztiak bere gain hartuko ditu.
    • Argazkian ukituak onartuko dira baina argazki muntaketarik ez da onartzen.
  1. Argazkiak nora bidali: txirain.eus orrialdean dagokion atalean.
  2. Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
    • Antigua auzoan jaio, bizi edo lan egiten duen.
    • Txiraineko bazkidea den. Zenbakia jarri.
    • Datuen pribatutasunari buruzko irizpideak onartuko ditu.
  1. Lehiaketa batzordeko idazkariak egilearen datuak eta argazkiak bereizi egingo ditu, batzordeak argazkien egileak ezagutu ez ditzan.
  2. Argazkiak bidaltzeko epea: urtarrilak 12
  3. Sarituak hautatzeko prozedura:
    • Aurkeztutako argazki guztien artean, antolaketa batzordeak 20 finalista aukeratuko ditu.
    • Aukeratutako argazki horien berri urtarrilaren 20an emango da.
    • Argazki horiekin erakusketa bat egingo da Txirain elkartean (A3 neurrian) eta, aldi berean, txirain.eus webgunean egongo dira ikusgai.
    • Sarituak jendarteko bozka bidez hautatuko dira.
    • Bozka elkartean jarriko den erakusketan edo txirain.eus webgunean.
    • Bozketarako epea: urtarrilaren 20tik martxoaren 31ra. Sariaren erabakia: apirilak 4.
  1. Sariak:
    • Sari nagusia: 200 euro.
    • Auzoko partaideentzako saria: 100 euro.
    • Elkarteko bazkidearentzako saria: 100 euro.
    • Argazki berak sari bat baino gehiago irabaz ditzake.
  1. Edozein zalantza sortuz gero, lehiaketako batzordeak dauka azken hitza.
  2. Lehiaketa honetako parte-hartzaileek, bidalitako lanen jabe diren neurrian, lanak erabiltzen eta jendaurrean erreproduzitzen uzten diote Txirain elkarteari, euskarri inprimatuan nahiz interneten, betiere, egilearen izena adieraziz. Interneten argazki finalistak soilik azalduko dira, eta bozketak irauten duen bitartean soilik egongo dira ikusgai. Epaiaren ondoren, argazki sarituak besterik ez dira geratuko. Txirainek ez du inoiz irabazi asmorik izango argazki horiekin.