Gure ikastetxeko lankide eta irakasle izan diren Begoña Abalia, Lourdes Herrasti, Isabel Gómez eta Juan Carlos López omendu nahi ditugu, erretiroa hartzen duten une honetan. Urte luzetan zehar erakutsi duten hurbiltasuna eta profesionaltasuna eskertu nahi diegu. Eta pozik gaude, pentsatuz hemendik aurrera beren lanaren fruituez gozatu ahal izango dutela. Abiatzeko unea baita.

Aurrera begiratzean, Begoña, Lourdes, Isabel eta Juancar, gogoratu erretiroa ez dela atseden hartzeko unea, baizik eta bizitzaz gozatzekoa. Bizitzaz gozatzeari dagokionez, azken batean, orain artekoa entrenamendu hutsa izan baita.

Atzera begiratzean, gogoratu lanean izan duzuen konstantzia, borondatea eta gaitasuna; izan zaitezte harro ondo egindako lanaz eta hemen utzi duzuen arrastoaz.

Begiratu, azkenik, alboetara, eta ikusiko duzue zuen ondoan jarraitzen dugula.

Adiorik ez, beraz.