Apirilaren 5ean, euskara eta marrazketa mintegiak antolatuta, 2A batxilergoko ikasle taldea Lapurdira joan zen. Bertan, Irazoki&Lizaso diseinatzaileen estudioa eta lan prozesua ezagutu zuten, eta ondoren Alki egurrezko altzari garaikidea fabrikatzen duten lantegia bisitatu genuen. Bukatzeko Saran bisita gidatua izan genuen. Bertako euskalkian marrazketa teknikoaren erabilgarritasunaren berri izateko aukera paregabea!