Nerea Solabarrieta, Antigua-Luberri ikastetxeko ikasle ohiak, WONNOW izeneko saria jaso du. Sari hau, Caixabank eta Microsoft enpresek eskaintzen dute, grado zientifiko eta tekniko ikasketak egin dituzten ikasleen artean hoberenari. Nerea Solabarrietak 2020-21 ikasturtean Informatika Ingenieritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza gradu bikoitza burutu zuen Deustoko Unibertsitatean. Sarira  65 unibertsitateko 723 ikasle aurkeztu dira.

 Beste aldetik, Euskal Herriko Unibertsitatean, gure ikasle ohiak diren Nora Carrera Egurza sari berezia jaso du Ingenieritza Mekanikoko Gradua bukatu ondoren, eta Haizea Alkain Alonso Bikaintzasunez graduatua izan da Industria Elektronikoaren eta Automatikaren Ingenieritzako Graduan