Aurreko urtetan bezala aurten ere 2. eta 4. DBH-ko taldeetan eta ZIG gelan Heziketa Afektibo-sexuala landu dugu. LAHIA Elkarteak eskeinita “Sexu heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programa” jaso dute gure ikasleek. Guztira 6 ordu hiru saioetan DBH 2 ko taldeetan, 8 ordu lau saioetan DBH 4-ko taldeetan eta 2 ordu bi saioetan ZIG gelako taldean.

Ikasleekin egindako lanaren berri emateko eta gai hauen inguruan sortu daitezken zalantzetaz hitz egin ahal izateko, bilera bat egingo da LAHIA-ko hezitzaileekin datorren asteko asteazkenean, abenduak 17 arratsaldeko 17:30-tan Ikastetxeko Liburutegian.

Beraz, 2. eta 4. DBH-ko taldeetako eta baita ere ZIG gelako gurasoak gonbidatuta zaudete bilerara.