L5  Guraso  Elkarteak  urtero  antolatzen  du,  erabilitako  liburuak  elkarren  artean  trukatzeko  eta,  horrela,  familiei  liburuetako  gastuak  arintzeko.
Aurten  ezingo  dugu  betiko  moduan  antolatu.  Eta  liburutruk  ere,  nola  ez,  ‘online’  egin  beharko  dugu.
Ikasleen  arteko  trukaketa  errazteko,  telegram  aplikazioaz  baliatzea  erabaki  dugu.
Jarraibideak:
- Telegram  app-a  deskargatu  zure  telefonoan.  (Ordenagailuan  ere  erabili  dezakezu,  azalpenak  dokumentu  honetan)
Liburuak eskaintzeko: - Deskargatu emateko dituzun liburuen mailari dagokio zerrenda, markatu emateko dituzun liburuak eta gorde dokumentua:
 - Batu  maila  horretako  taldera  hemengo  url-a  erabiliz:  
      
      
      
      
HAUTAZKO IKASGAIAK:
DB3n eta DBH4n ez da aldaketarik egon, beraz, tailerrentzat ez da libururik behar (frantsesa ez delako atera)- Batxi 1: HAUTAZKOAK-20-21_BATXI1.pdf
 - Batxi 2: HAUTAZKOAK-20-20_BATXI2.pdf
 
 - Bidali/igo  gordetako  zure  zerrenda  taldera.  Interesa  duenak  mezu  pribatu  bat  bidaliko  dizu.
Liburuak eskuratzeko: - Zuri interesatzen zaizkizun liburuak igo dituenari, mezu pribatu bat bidali (taldearen informazio atalean, hartzailea aukeratu eta mezuaren ikonoan klik egin). Eta berarekin ados noiz, non, nola jasoko dituzuen.
 
OHARRAK:
- L5 Guraso Elkarteak 10€-ko balioa eman ohi dio liburu bakoitzari.
 - Liburuak eman/lortu bukatutakoan, taldean baja eman. Zuk idatzitako mezu guztiak ezabatuko dira.
 
						
							

