Mael Muzasek Batxilergoko Sari Berezietako bat eraman du. ZORIONAK!

Antigua-Luberri BHIn 2024-25 ikasturtean batxilergoa bukatu zuen Mael Muzas ikasleak Batxilergoko Sari Berezietako bat irabazi du.

Batxilergoko Sari Bereziak ibilbide akademiko bikaina egin duten ikasleen ahalegina eta ardura aitortzeko eta sustatzeko sariak dira. Batxilergoko Sari Berezia lortzen dutenek sari horren egiaztagiria jasoko dute, baita diru kopuru bat ere.

Parte hartzeko baldintza da, batxilergoko edozein modalitatetako bi mailetako kalifikazioetan batez besteko nota 8,75 puntu edo gehiago izatea. Ondoren proba baten bidez erabakitzen da zeinek irabazten duen saria.

Probak zenbait ariketa izaten ditu, Batxilergoko bigarren mailan egindako jakintzagai komunei eta modalitateko jakintzagaiei buruzkoak, eta ikasleak hautatzen ditu urteko deialdi-aginduan zehaztutako ikasgaien artean.