Kaixo, lagunok:
2025-2026 denboraldian gurekin kirol bat egin nahi izanez gero, kontuan hartu honako hauek:
1. Inprimaki hau betetzeko epea honako hau izango da: maiatzak 5tik maiatzaren 16ra arte.
2. Inskripzio hau BEHIN-BEHINEKOA da. Maiatzaren amaieran mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu, horri buruzko behin betiko informazioarekin.
Inprimakiaren hasieran adierazitako helbide elektronikora iritsiko zaizue kopia bat. Mezu hori jasotzen ez baduzu, begiratu Spam erretiluan. Ondo egin duzuen ala ez zalantzan bazaudete, inprimakia berriro betetzea gomendatzen dizuegu. Mesedez, egiaztatu emandako datu guztiak zuzenak direla inprimakia bidali aurretik, nahiz eta, gero, berrespeneko estekan sartuta, daturen bat edo beste aldatzeko aukera edukiko duzuen epea amaitu aurretik.
Klikatu AURREIZEN-EMATEA inprimakia betetzeko.
Eskerrik asko
KIROL BATZORDEA