Aurreko Maiatzaren 15ean Burgosen izan ginen “Pentsamendu Autonomo eta Kritikoarako Sarrera” eta “Garapen Pertsonal eta sozialari Aplikatutako Filosofia” irakasgaiko ikasleekin. Guztira 24 ikasle eta bi irakasle bertaratu ginen.

Gida baten bidez burgoseko eboluzioaren museoa ikustea izan zen xede nagusia baina bide batez katedralean ere izan ginen. Ikasleek interes handia erakutsi zuten bai batarentzat zein bestearentzat. Gotikoak bezainbat erakarri zituen paleolitikoak.

Irakasleok oso pozik itzuli ginen ikasleen jarrera baikor, interesatu eta helduarekin. Mila esker!!