Aupa Luberritar! Bazenekien datorren denboralditik aurrera ezinbestekoa izango dela titulu ofiziala izatea eta Eusko Jaurlaritzako erregistroan egotea edozein talde entrenatu ahal izateko? Ez geratu aukerarik gabe!
Antigua-Luberri Kirol Elkarteak aukera paregabea eskaintzen dizu KIROLENErekin (1 maila) bide akademiko ofiziala egiteko, bai futbolean, bai saskibaloian.
Euskal Hezkuntza Sistemaren bidezko titulu honek abantaila handiak ditu:
- Titulu Ofiziala: Hezkuntza Sailak emandako titulu akademikoa da (Lanbide Hezketako Erdi Mailaren baliokidea). Federatiboak, aldiz, kirol-munduan soilik du balioa.
- Kostu Baxuagoa: Kiroleneko aurtengo tasak 450 € (Futbola) eta 380€ (Saskibaloia) izan dira.
- Aitorpen Unibertsala: Mundu osoko edozein klubetan lan egiteko balio dizu, baita hezkuntza-esparruan ere.
- Dirulaguntzak: Ikasltaroan egiten duzun bitartean Luberrin talde bat entrenatzen baduzu dohanik* atera ahal zaizu. Galdetu baldintzak.
Sarbiderako betekizunak:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edo baliokidea (DBHko titulua ez badu, baina 17 urte baditu, sartzeko aukera ere badago heldutasun proba bat gaindituta)
- Proba fisiko bat gainditzea (berariazko sarbide-proba)
Ikastaroaren ezaugarri garrantzitsuenak:
- Egutegia: Irailean hasita 26 egunetan banatuta (astean egun bat). Oso erosoa ikasketekin uztartzeko!
- MADE Titulua: MADE (Monitore) tituluarekin ordu batzuk baliozkotu ditzazkezu.
- Aurreizen-ematea epea : Maiatza (eguna zehazteke)
Luberriko futbolak eta saskibaloiak kalitate-jauzi handia emango dute zuei esker. Zure etorkizun profesionalerako inbertsiorik onena da!
Informazio gehiago: Kiroleneko Webgune Ofizialean
Interesatuta zaude? Idatzi iezaguzu helbide honetara: kirola@antigua-luberri.netANIMATU ETA LORTU ZURE TITULUA!



