Hasiera » Ikasketak »

Gipuzkoako sare publikoan aitzindari izan garen proiektu honen xedea, Batxilerreko helburu orokorrak lortzeaz gain, Euskara, Gaztelania eta Ingelera hiru hizkuntzetan, ahoz eta idatzizko trebetasuna lortzea da. Helburu hau erdietsi ahal izateko ikaslearen curriculumaren orduak hiru hizkuntzen artean banatu dira, Batxilerrak eskaintzen dituen ibilbide guztiak irekita utzita eta, aldi berean, irakasgaien %22 ingelesez emateko aukera kontuan hartuta.

BATXILERGOKO 1go MAILA

Irakasgai komunak: ENGLISH, ingelesez; Euskara, Gorputz Heziketa eta Filosofia euskaraz; Lengua Castellana y Literatura, gaztelaniaz

Modalitateko irakasgaiak:

  • Zientziak: Marrazketa Teknikoa I, Matematika I, Fisika-Kimika eta Biologia-Geologia, euskaraz.

  • Giza eta Gizarte Zientziak: Historia Garaikidea, Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika I, Latina I, Literatura Unibertsala eta Ekonomia, euskaraz.

Irakasgai espezifikoak: AUDIO VISUAL WORKSHOP, ingelesez; Anatomia aplikatua, Frantsesa I, IKT I, Marrazketa Artistikoa eta Teknologia I, euskaraz.

 

BATXILERGOA 2. MAILA

Irakasgai komunak: ENGLISH eta BASQUE & SPANISH CONTEMPORARY HISTORY, ingelesez; Euskara; Lengua Castellana, gaztelaniaz.

Modalitateko irakasgaiak:

  • Zientziak: Kimika, Matematika II, Fisika, Biologia, eta Marrazketa Teknikoa II, euskaraz.

  • Giza eta Gizarte Zientziak: Geografia, Gizarte Zientziei aplikaturiko Matematika II, Latina II, Artearen Historia, Enpresaren Ekonomia eta Filosofia, euskaraz.

Irakasgai espezifikoak: Irakasgai guztiak euskaraz.

INGELESEZ:

1. Batx. “First Certificate” maila lantzen dute.

2. Batx. “Advance” maila lantzen dute.

 

 

GURE BLOGA

 

Ikasgaia hau derrigorrezkoa da batxilergo eleanitza ikasiko dutenentzako eta ingelesez bakarrik irakatsiko da.

Edukietan baino alde praktikoan egongo da oinarrituta, azterketetan baino haien lanak eta aurkezpenetan. Komunikatzeko hizkuntza ingelesa izango da eta erabiliko den materiala, audioak eta filmak ere ingelesez izango dira.

1. EBALUAZIOA

Alde teorikoa: IKUS-ENTZUNEZKOAK

- Ikus entzunezko komunikabideen garrantzia gure gizartean.

- Hedabideen eta ikus entzunezko hizkuntzaren eboluzioa.

Alde praktikoa: ARGAZKILARITZA.

Argazkilaritzako oinarri teknikoak.

Gaiaren gainean egindako aurkezpenak.

Argazkien lan praktikoen talde edo banakako aurkezpenak.

2.EBALUAZIOA

Alde Teorikoa: ZINEMA

- Zinemaren hizkuntza eta bere eboluzioa.

- Publizitatearen jatorria eta eboluzioa.

Alde praktikoa: BIDEOGINTZA.

Bideogintzako oinarri teknikoak.

Teoriako talde edo banakako aurkezpenak.

Bideoen lan praktikoen talde edo banakako aurkezpenak.

3. EBALUAZIOA

Alde teorikoa: INFORMAZIO eta PUBLIZITATEA

- Informazioa eta ezagutzaren gizartea.

- Propaganda eta publizitatearen xarrma.

- Sare sozialak eta internet.

Alde praktikoa: PODCAST

Irratia egiteko oinarri teknikoak

Teoriarekin lotutako aurkezpenak

Podcast edo antzeko lan praktikoen talde edo banakako aurkezpenak

Ikasgai hau derrigorrezkoa da bigarren batxirrean, aukeratua izan zen gaia jorratzean duen hiztegi zabala eta egunerokotasunagatik.

Unibertsitaterako frogetan sartzen da ikasgaia, gure ikasleak edukiko dute aukera ingelesez erantzuteko galderei, gazteleraz edo euskeraz aparte.

  • Edukien aldetik urtean zehar erraztuko zaie gaiaren garapena eta ikerketa lan bat egingo dute ebaluazio bakoitzean.

  • Gaiak:

          1. The Cortes de Cadiz and the 1812 Constitution

          2. Constructon of the liberal State (1833-1874)

          3. Old Laws and Liberalism: (1833-1876)

          4. Restauration Political System (1875-1923)

          5. Industrialization in the BC and its consecuences (1875-1923)

          6. Workers Movements and Nationalism in the BC (1890-1923)

          7. Second Republic: 1931 Constitution and Reforms (1931-36)

          8. Second Republic and Civil War in the BC(1931-39)

          9. Beginning of Francoś State(1939-1959)

         10. Consolidation and Crisis during Francoism (1959-1975)

         11. The Basque Country during Franco's Ditatorship (1939-75)

         12. Transition (1975-85): 1978 CONST & STATUTE OF GERNIKA

  • Lanak:

          - Euskal Herriko Historiako Pasarte baten Aurkezpenak

          - Nire Zuhaitz Genealogikoa

          - Elkarrizketa Nire Nagusiekin

          - Komunikabideen jarraipena berri politiko baten

          - Hauteskundeak eta alderdiak