Martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean, hainbat ekintza burutu genituen ikastetxean. Ikasleek ekintzak patioan eta geletan tailerren bidez burutu zituzten. Idazkaritzako langileek aldarrikapen mezuen kartela prestatu eta idazkaritzako leihatiletan ezarri zuten. Marisa Arruabarrenak “emakume idazleak” kartela prestatu zuen, azken urtean emakumeek argitaratutako liburuak zein diren deskribatzen duena. Marijo Kortajarenak, Marilén Solak eta Maite Retegik ikus-entzunezko materialak proposatu dituzte tutoritza saioetan lantzeko. Gaztelerako testu liburuetan lekurik ez dutenak, Erdi Arotik gaur arte, karteletan aldarrikatu dituzte eta “misoginia” bezalako kontzeptuak erromatar mitologian aztertu ondoren Latineko ikasleek dudatan jarri dizkigute ea ditugun ereduak era berean mantenduko ditugun. Eta azkenik, ZIG gelakoek burututako lana ere erakusten dugu irudietan.

“Emakume idazleak” kartela