2. Batxilergoko Artearen Historiako ikasleak Bartzelonan egon dira otsailaren 11etik 14ra, arte lanak ikusten eta hiriak ematen duen kultura jasotzen. Bertan Gaudiren Sagrada  Familia eta Park Guell, Santa Maria del Mar-eko basilika eta MNAC museoa bisitatu dituzte. Oso ongi pasa dute eta arteaz gozatzeko aukera izan dute.