Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena dela eta, asteazkenak 24an gure 1.Batxilergoko Laborategi Tekniketako ikasleekin Kimika Fakultatearen instalazioak bisitatzera joan ginen.
Aukera paregabea izan zen Unibertsitatearekin lehenengo kontaktua izateko, ikerkuntzan dauden ikerlarien lana ikusteko eta aldi berean beraiekin hitz egin ahal izateko eta esperimentu desberdinak egiteko.