Aiete ikastolako LH5. mailako ikasleak etorri ziren gure DBH3ko zientzia tailerreko ikasleek prestatutako zientzia erakustaldia ikustera. Laborategia bisitatzeko aukera izan zuten eta ondoren 4 praktika egin zituzten: fardelen barruko polimeroarekin elur faltsua, maizena eta urarekin fluido ez-newtondarra, elefante pasta eta kolorez aldatzen den ura.