Gure ikasleak CICnanoGUNE-n!
1.batxilergoko gure ikasleak CICnanoGUNEra bisitan joan dira eta bertako laborategiak ezagutzeko aukera izan dute!
Zientziaren eta teknologiaren munduan murgilduz, nanoteknologiaren inguruko ikerketa berritzaileak gertutik ikusi dituzte. Gainera, ikertzaileekin hitz egiteko aukera izan dute eta esperimentuak ikusi dituzte zuzenean!
Esperientzia zoragarria izan da, eta ziur gaude ikasleentzat inspirazio iturri izango dela etorkizuneko erronkei aurre egiteko!