Hasiera » Ikasketak » DBH eleanitza (frantsesez)

FRANTSES PROIEKTUA DBHn

Proiektua bigarren zikloan hainbat gai frantsesez egitean datza. Lehenengo zikloan frantses tailerra eskaintzen da, honek bi ordu astean suposatzen du, ikasleek erritmo mantso batekin hizkuntza pixkanaka, pixkanaka lantzen dutelarik. Bigarren zikloan proiektuan sartzeko borondatea azaltzen duen ikasleak, hau da, hainbat gai frantsesez ikasteko desioa, froga txiki bat pasa beharko du, non testu bat idatzi beharko duen, hogei esaldi Passé Composé-n idatziz. Froga honen bidez alde batetik zein den ikaslearen benetako interesa agerian gelditzen da eta bestaldetik biografiak lehenaldian zuzenean ikasteko behar den maila bereganatu duten ikusten dugu garbi. Hau oso garrantzitsua da Musika frantsesez egin ahal izateko. Proiektuan erabiltzen den liburua ezberdina da, ikasturtea Imparfait denborarekin zuzenean hasten garelarik, eta erritmoa edukiari, esfortzu eta lanari dagokionez askoz gogorragoa izanik. Tailerrarekin (gaiak frantsesez eman gabe) jarraitzea erabakitzen dutenak, lasaiago ibiliko dira.

Proiektuan frantsesez eskaintzen diren gaiek lan eta energia handia suposatzen dute, ez baitzaie ikasleei jarrera pasiborik eskatzen, baizik eta lanak egitea eta aurkeztea klase guztiaren aurrean, azterketak ere pasa beharko dituzte, hau dena beti frantsesez egingo dutelarik. Ahalegina handia da eta behar den maila ez duten ikasleek larritzeko arriskua izan ez ezik, besteen martxa oztopatzeko arriskua ere badago. Hau dela eta, beharrezkoa eta ezinbestekoa jotzen dugu froga hau gainditzea; ekainean, eskolako ordutegian eta azterketak amaitu ondoren burutuko da froga hau. Ez da gomendatzen Euskal erkidegoko ofizialak diren hizkuntzekin zailtasunak dituzten ikasleak eleaniztasun esperientzia honetan sartzea. Proiektuan onartuta dauden ikasleak udan lau ipuin frantsesez irakurri beharko dituzte eta horien laburpenak egin frantsesez eta lehenaldian.

2016/2017 Ikasturte honetan proiektuan eskaintzen diren gaiak ondorengoak dira:

DBH 3: Frantsesa (2 ordu), Plastika (ordu 1), Musika (ordu 1), Balore etikoak (ordu 1).

DBH 4: Frantsesa (3 ordu), Balore etikoak (ordu 1).

Ikasketa plan hau ondorengo urteetan alda daiteke. Aurreko urtetako esperientziaren arrakasta ikusita, eskertuko da frantses pixka bat dakiten gurasoei beren seme-alabekin noizean behin frantsesez aritzea eta beren oporretako lanak gainbegiratzea.

https://sites.google.com/site/luberrifrantsesproiektua