Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da Azkue Fundazioak eta Xarek berak bultzatutako Xaree gitasmoaren helburu nagusia: besteak beste, softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusarazi zein balioestea ere.

Antigua-Luberriko 1 batxilergoko ikasle guztiek hartu zuten parte hiru gune ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktiko barnebildu dituen egitasmoan.

Mila esker antolatzaileei , primeran pasatu zuten!