Euskara hizkuntza txikia izanda, Interneten kalitatezko euskarazko edukiak gehitzea, gutxienezko jakintza duen euskaldun ororen ardura izan beharko luke. Gure ikasleek hizkuntza eta jakintza badutenez, kalitatezko edukiak sortzeko eta publikatzeko tresnak eman nahi dizkiegu. Helburu horri jarraiki, Euskal Wikipediako editore izateko prestatu asmoz, aurreneko pausua Aitzol Astigarraga wikilariaren hitzaldia jasotzea izan da. Honek, oinarrizkoak diren Wikipediaren historia, arauak eta funtzionamendua azaldu dizkie. Hurrengo asteetan, 8-13 urte bitarteko umeentzako entziklopedia den Txikipedian, hainbat artikulu idatziko dituzte.