Hasiera » Zerbitzuak
Igeldoko ikasleek autobusa dute. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Institutuak txirrinduentzako aparkalekua du.
16-08-22 HPBko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak. 2016-2017
16-12-29 DBHko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak 2016-2017
Jangela zerbitzuaren berri eskutitzean eskuratu zenuten: egutegia, kuotak, alta-bajak gurasoek nola eman, hutsegiteak nola justifikatu eta dieta berezien berri. DBHko ikasleei ikasturteko lehen egunetan jangelako funtzionamenduaren punturik garrantzitsuenak aipatu zitzaizkien:
1) Puntualtasunaren garrantzia bi txandak kateatuta daudelako;
2) bakoitzak egunero bere gauzak jaso beharra;
3) kontuz ibili beharra mahaien inguruan edo pasiloan;
4) norberak bere eserlekua izango duela ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten direla;
5) eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete geratzen zaie;
6) etorri ezinean gertatzen denak aurrez jakinaraztea eskatzen zaizue janaria alferrik ez galtzeko;
7) denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko gure jangelan.
Menuak ikusteko Ausolan-eko webean sartu
Hona hemen jolasgaraietan egiten diren hainbat jarduera: errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketa
2006-07-kurtsoan zerbitzu berri bat abian jarri genuen, KUTXATEGIA izenekoa, hain zuzen.
12-16 etapako ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolasagaraietako gauzak sartzeko: futbol eta saski baloiak, kartak, beste jolasak, etab.
Ikasleen jokabide autonomoagoa bultzatzen ari gara jolasgaraietako talde dinamika aberastu dadin.
LIBURUTEGIA
Hurrengo ikasturtean gurekin ekintzaren bat egin nahi duzu? MAIATZAREN 27a baino lehen Izen-emate orri hau bete eta bidali.
Ikasturte honetako dato berdinak badira, izen-abizenak bete bakarrik.