Hasiera » Zerbitzuak

Igeldoko ikasleek autobusa dute. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Institutuak txirrinduentzako aparkalekua du.   

16-08-22 HPBko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak. 2016-2017

16-12-29 DBHko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak 2016-2017

 

 

Jangela zerbitzuaren berri  eskutitzean eskuratu zenuten: egutegia, kuotak, alta-bajak gurasoek nola eman, hutsegiteak nola justifikatu eta dieta berezien berri. DBHko ikasleei ikasturteko lehen egunetan jangelako funtzionamenduaren punturik garrantzitsuenak aipatu zitzaizkien:

1) Puntualtasunaren garrantzia bi txandak kateatuta daudelako;

2) bakoitzak egunero bere gauzak jaso beharra;

3) kontuz ibili beharra mahaien inguruan edo pasiloan;

4) norberak bere eserlekua izango duela ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten direla;

5) eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete geratzen zaie;

6) etorri ezinean gertatzen denak aurrez jakinaraztea eskatzen zaizue janaria alferrik ez galtzeko;

7) denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko gure jangelan.

 

Menuak ikusteko Ausolan-eko webean sartu

 

Hona hemen jolasgaraietan egiten diren hainbat jarduera: errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketa

2006-07-kurtsoan zerbitzu berri bat abian jarri genuen, KUTXATEGIA izenekoa, hain zuzen.

12-16 etapako ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolasagaraietako gauzak sartzeko: futbol eta saski baloiak, kartak, beste jolasak, etab.

Ikasleen jokabide autonomoagoa bultzatzen ari gara jolasgaraietako talde dinamika aberastu dadin.

 

          

        LIBURUTEGIA

2016/17 kurtsorako Luberriko Kirol Ekintzak

Hurrengo ikasturtean gurekin ekintzaren bat egin nahi duzu? MAIATZAREN 27a baino lehen Izen-emate orri hau bete eta bidali.
 
Plaza mugatuak dira beraz, izen-emate orriak talde batean egoteko lehentasuna emango dizu.
 
Kuota Ekainean eta Irailean kobratuko da, %50 hilabete bakoitzean.

Ikasturte honetako dato berdinak badira, izen-abizenak bete bakarrik.
 
Eskaintza eta izen-emate orria HEMEN egin dezakezu.           

 

Klikatu hemen luberrikirola.com gure Web-ean sartzeko