Hasiera »

Igeldoko ikasleek autobusa dute. Beste guztiek garraio publiko edo partikularra erabiltzen dute. Institutuak txirrinduentzako aparkalekua du.   

16-08-22 HPBko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak. 2016-2017

16-12-29 DBHko ikasleak garraiatzeko banakako diru-laguntzak 2016-2017

 

 

Jangela zerbitzuaren berri  eskutitzean eskuratu zenuten: egutegia, kuotak, alta-bajak gurasoek nola eman, hutsegiteak nola justifikatu eta dieta berezien berri. DBHko ikasleei ikasturteko lehen egunetan jangelako funtzionamenduaren punturik garrantzitsuenak aipatu zitzaizkien:

1) Puntualtasunaren garrantzia bi txandak kateatuta daudelako;

2) bakoitzak egunero bere gauzak jaso beharra;

3) kontuz ibili beharra mahaien inguruan edo pasiloan;

4) norberak bere eserlekua izango duela ikasturte osorako eta garbitze lanak taldeka egiten direla;

5) eguerdiko tartean jolasteko baloiak eta jokoak kutxategian daude eta lagunekin ibiltzeko ordubete geratzen zaie;

6) etorri ezinean gertatzen denak aurrez jakinaraztea eskatzen zaizue janaria alferrik ez galtzeko;

7) denon laguntza eta errespetua ezinbestekoak dira 400 laguneko gure jangelan.

 

Menuak ikusteko Ausolan-eko webean sartu

 

 Zer egiten dugu?

Ikasleen proposamenei jarraituz talde-txapelketak antolatzen ditugu: futbola, saskia, ...

  • Futbola
  • Saskibaloaia
  • Txirrinda gaineko oreka
  • Marrazki lehiaketa
  • Ezti dastaketa: batzuk dastatuta gustukoena aukeratu eta zozketan parte hartu
  • Errekor liburua: ikasleen trebeziak gogorarazteko euskarria, beraien sinadura eta argazkia jasotzen dugu
  • San Sebastian bezperako danbor zozketa: kaskarinak garela gogorarazteko ekimena
  • Suchard saria: ikastetxeko orubean lehendik genuen Suchard txokolate fabrikaren oroigarri
  • Baloi-toke erronka
  • Landaretegia: haziak aldatu eta landare txikiak ikasleen artean zozketatu ikasleen arteko elkarren eragina aberasteko asmoz
  • Eseritako jokoen txapelketak: mus, "escoba", "chinchón"...
  • Rubik kuboaren txapelketa

Harreman klimaren jarraipena egiten dugu, komeni denean interbentzioak eginez.

 Helburua

Ikasle batzuen trebeziei protagonismoa eskaintzen diegu elkar-bizitza aberasteko: baloi-tokea, txirrinda gaineko oreka...

 

    

 Hona hemen jolas-garaietan egiten diren hainbat jarduera: 

Errekor liburua, urteko txapelketak eta landare-zozketa

2006-07-kurtsoan zerbitzu berri bat abian jarri genuen, KUTXATEGIA izenekoa, hain zuzen.

12-16 etapako ikasleek 45 kutxatila dituzte beraien jolasagaraietako gauzak sartzeko: futbol eta saski baloiak, kartak, beste jolasak, etab.

 

IKASLEEI BALOIA ETA GILTZA EMATEN DIEGU TALDEAN ARDURAK IZATEN IKAS DEZATEN. HARTARA KUTXATEGIAK IKASLEEN ARTEKO DENBORA-PASA AUTONOMOA BULTZATZEN DU.

 

 

 

 

ZER DA GURETZAKO LIBURUTEGIA?

Ikas-estrategien bitartez, IKASTEKO eta IRAKURTZEKO lekua.

HELBURUA

Gure liburutegiak eskola-dinamikarekin bat datorren baliabide garrantzitsua izan nahi du, ikaskuntza-ikasbideari eusten dion topagune kulturala eta sortzailea.

NOIZ ERABILI DAITEKE?

Jolas-ordu eta jangelako orduetan dago zabalik.

EKINTZA OSAGARRIAK

  • Ikastetxeko liburutegi mailegu zerbitzua
  • Irakurmena sustatzeko programa : irakurketa binaka, hizketaldiak, ...
  • Idazleak gurera: idazleen liburuekin
  • Irakurlearen txokoa eta iradokizunak
  • Ipuin-lehiaketa eleanitza
  • Irudi-testu lehiaketa
  • Sormen tailerrak
  • Ekintza Osagarriak:
    • Erakusketak, hitzaldiak, entzunaldiak, ...

  

Luberri 2018-2019 Kirol-Kultur Eskaintza

Familia agurgarria,

Lehenengo aldia bada gurekin jarduera bat egin behar duzula, ongi etorria izan zaitez.

Bide batez, jadanik zaudetenoi, eskerrak eman ere izan duzuen jarrera eta inplikazioarengatik.

Datorren ikasturteari begira, KIMU mailatik hasita (LH 5-6), HAUR (DBH 1-2), KADETE (DBH 3-4), GAZTE (BATXILERGO 1-2) eta HELDU (> 18) mailararte, ondorengo jardueretan izena eman dezakezue:

- Futbola, Saskibaloia eta Gimnasia Erritmikoa (DENAK).

- Antzerkia, Mekanografia, Gitarra eta Bertsolaritza-Ahozkotasuna (ANTIGUA-LUBERRIKO IKASLEAK).

MAIATZAK 20-ean bukatzen da izen-emateko epea.

Informazio gehiegorako egin KLIK ondorengo laukitxoan:

 

IZEN-EMATEA/ INSCRIPCIÓN

Lander

Coordinador

Xalbador bertsolaria kalea 9, 20018 Donostia

         

www.luberrikirola.com     628 498 679    @luberrikirola