|
|
Ubuntu
Abantailak sistema pribatiboekiko
- Instalazioa azkarra da eta
sistemarekin batera oinarrizko softwarea instalatzen da (sarritan ez da
aplikazio gehiagorik behar).
- Doakoa da. Azken bertsioa izan dezakegu sosik gastatu gabe.
- Ongi ibiltzen da potentzia gutxiko ekipoetan.
- Euskaraz daude sistema eta aplikazio nagusiak. Bertsio berri guztiak euskaraz lehen egunetik.
- Aplikazioak sistemarekin batera eguneratzen dira -ez zara bertsio berritzen arduratu behar-.
- Etxe eta ikastetxe inguruetan antibirusik ez da behar. Segurtasuna handiagoa da.
- Ikasleek zein irakasleek etxean instala dezakete lizentzia kosturik gabe.
- Ezagurtza partekatzeko eta arazoak konpontzeko komunitate handia eta oso aktiboa du.
- Produktuen garapenean zein zerbitzuen eskaintzan enpresa lokalen garapen faktorea da.
Instalazioa eta kudeaketaz Ezarpenaren
urratsak
Software librea eta Linuxen
erabilera sustatzeko institutuan emandako urrats nagusien zerrrendapena:
- 2005/06 Firefox eta OpenOffice institutuko
ekipo guztietan instalatzea.
- Windowsen
gaineko bestelako software librea instalatzea. Web honetan
aipatzen direnak; batzuk ikasleentzat, besteak irakasleentzak, gehienak
denentzat.
- 2008/09 Ubunturen
instalazioa Informatika3 gelan. Abiatze dualean Ubuntu lehenetsita.
Linux programzioan sartu eta Ikasleekin erabiltzen hasi.
- Ubunturen gaineko lehen ikastarotxoa
irakasleentzat.
- 2009/10 Ubuntu
zerbitzari baten instalazioa. Hasteko Web eta ftp zerbitzua ematen du
(LAMP). Web zerbitzuetan Baliabideen Erregistro Sistema (MRBS)
eta intraneta. Ftp zerbitzuan dokumentu ereduak eta formularioak.
- Ubunturen
instalazioa irakasle-gelako zortzietako ekipo batean. Windows
lehenetsita. Txartel batez azaltzen dira erabileraren berezitasunak.
- Ubuntu sistemaren mantenimendu
kontratua sinatu dugu Gipuzkoako Software Librea Elkartearekin (GISA).
- Ubuntuko
erabiltzaileen integrazioa Windows Serverraren Active Directorirekin.
Erabiltzaileak balidatzen dira eta dagokien karpetak (orokorra,
irakasleak, ikasleak, pertsonala...) automatikoki muntatzea.
- Ubuntu
instalatu dugu abiatze dualarekin informatikako hiru geletan,
gela-digitalean, irakasle-gelako eta mintegietako hainbat
ordenagailuetan.
- Orga multimedietan eta irakasle-gelako ekipo guztietan instalatu dugu.
- ikasturtean 3.DBH eta batxilergoko informatika Linuxen eman dugu.
- 2010/11 ikasturtean informatika curriculum osoa Linux gainean eman dugu.
- Linux zerbitzarian DebMirror instalatu dugu instalazioak eta eguneraketak zerbitzari lokaletik egiteko.
- Inprimaketa antolatu dugu.
- Institutuko ordenagailu guztietara zabaldu dugu abiatze duala.
- Ikasle eta irakasleen gehiengoak Linux erabiltzen du.
- Irungo Toki-Alai BHI institutuan Linuxen instalazioan lagungu dugu.
|